XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KOLOKAZIO bila ta bila dabila gizona
gizarte-makina katramila handikotan.
Kolokazio bila dabila gizona.

Errehus konplexua nabaritzen du gizonak.
Enplegatu dezaten antsia du gizonak.
Errehus konplexua nabaritzen du gizonak.

Nork behar du gizonik zerbaitetarako?
Eskuak sano dauzka, ez da oraindik oso zahar.
Nork behar du gizonik zerbaitetarako?

Purtxilero bat bezala, atez ate gizona:
Besoak saltzen ditu, ofizioa, sasoia.
Purtxilero bat bezala, atez ate, gizona.

Erosle bat behar du, zerbaitetan enplegatuko duena,
halakotan aritzen naiz, behinepehin, esan ahal dezan.
Erosle bat behar du, zerbaitetan enplegatuko duena.